XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

41. Hontan bakarrean datza jakinduria: guztia guztien bitartez gidatzen duen arrazoin hura ezagutzean, alegia.

42. Jokoetatik bidaltzea (aienaraztea) merezi zuela Homerok eta zigorrak hartzea, eta Arkiloko-k berdin, esan ohi zuen.

43. Beharrago da nabarmenkeria itzali, erreketa baino.

44. Harresien alde bezala behar du herriak legearen alde oldartu.

Legearen alde, harresien alde bezala behar du herriak oldartu.

45. Ariman barna abiatuta, ez zenuke hondoa joko bide guztia ibilita ere: halako neurri sakonak ditu!.

46. Gaitz sakratua zeritzon iritziari (oponioari, ¿pentsamentuari?) eta iruzurra ikuspenari.

47. Zerik handienei buruz ez gaitezen errazak geure iritzia ematen.

48. Bíos, bizitza: hala du uztaiak izena (biós); heriotza, ordea, haren lana.

49. Bat hamarmila niretzat, hoberena baldin bada.

49a. Hibai beretan sartzen gara eta ez gara (sartzen); ba gara eta ez gara.

50. Dena dela banagarri ezbanagarri, sortua ezsortua, hilkor, ezhilkor lógos betiereko, aita seme, jainko zuzen, dio Heraklitok.

Ni ez, baizik arrazoina dantzutenek, burubidezko da hau aitor dezaten: dena bat dela, Heraklitok dioenez.

51. Hau denek ez jakin ez eta aitortu ere egiten ez dutelako, honela akar egiten die: zera ezberdinak nola ados dauden ez dakite: kontra-itzulitako harmonia, alegia, hala-nola gezi-uztaiarena eta lirarena.

52. Aldia haurtxo bat da dama-jokoan (edo zozketan).

Haurtxoarena da erreinua.

53. Gauza guztien aita da guda, alde batetik; guztien errege, bestetik.

Batzu jainko egin ditu, bestetzu gizon; batzu gatibu, bestetzu libre.

54. Izkutuko harmonia agirikoa baino areago.